Hiriz hiri ibili gara azken aldian: Chengdu, Kuala Lumpur eta Tokyo,
munduko hiririk handienetariko bat. Erdialdean eraikin erraldoiak, autoak eta
jendea nonahi.
Beldur pixka bat bagenion ere nahiko eroso
ibili garela esan behar dugu. Japoniarren antolaketa eta orden bikainak asko
lagundu digu horretan.
Oinezkoentzat gorri,
oinezkoentzat berde.
Hainbeste jende gora eta behera ikusten
duzunean inurri baten antzera sentitzen zara denen artean. Ez galtzeko, ona da
geldialditxo bat egin eta hainbeste bideren artean zure bide propioa aurkitzea.
Hiriak nekatzen du, gure kasuan, bizikletak
baina gehiago.
Modernitate honen guztiaren artean garai
bateko tenplu zaharberrituak aurki daitezke. Turista ugari topatu genuen Asakusako
tenpluan.
Tokyon gehien gustatu zaigun gauzetariko bat ikusi dugun bizikleta pila izan
da. Hiri erraldoia izan arren jende askok erabiltzen du bizikleta batetik
bestera joateko eta, pentsa
daitekeenaren kontra, ez da arazorik ikusten oinezko, txirrindulari eta autoen
artean. Gurean hainbeste kalapita sortzen ditu ibilgailuen eta oinezkoen arteko
elkarbizitzak eta milioika pertsona bizi den hirian lasai dabiltza. Zer pentsa
eman digu horrek. Non dago gakoa? Errespetuan, akaso?
Gure Tokyoko
egonaldia hain lasai izatearen arrazoi nagusiena Andreas izan da. Myanmarren
beste hiru alemaniarrekin batera bizikletaz bidaiatzen ezagutu genuen Andreas. Nork esango liguke orduan Tokyoko bere etxean egongo ginela sei
hilabete beranduago.
Asteburua aprobetxatuz bizikletak hartu eta
egun osoko txangoa egin genuen hiritik kanpora. Ur jauzi eder batera eraman
gintuen gure gidak.
Bere etxean bost egun eman ondoren agurtzeko
ordua iritsi zitzaigun. Gustuko dugun moduan, afari on batekin elkar agurtu
genuen, japoniar afari batekin, noski: Sushi.
Eskerrik asko Andreas eta ikusi arte!
FUJI
MENDIRANTZ
Tokyotik ateratzeak luze jo zuen, 50 kilometro egin arte ez genuen hiria
atzean utzi. Baina hiritik atera bezain pronto naturarekin eta malda gogorrekin
topo egin genuen berriz ere.
Uste baina menditsuagoa da Japon eta, nahiz eta errepideak oso
onak izan, aurretik egun gogorrak ditugula uste dugu. Japoniarrek asko maite
dute bizikleta eta Tokyon bezala
errepidean ere txirrindulari asko topatu ditugu. Honako honek jantzi polita zeraman,
ezta?
Landetako eta mendietako etxeak ere oso
desberdinak dira hiriko etxe-orratzekin alderatuz. Japoniar estiloko etxe polit
asko ikusten ditugu, asko eta asko, lorategi zainduekin.
Honako honek denetarik zeukan lorategian:
olagarroa, dortoka, belaontzia…
Malda gogorrei aurre egin ostean iritsi ginen
gure lehenengo helburura: Yamanakako
lakua. Fuji mendia inguratzen duten
bost lakuetako bat da, handiena, eta ongi-etorri ederra eman zigun. Lakuaren
atzean lotsati agertu zen Fuji laino
artean.
Gauean lainoak saretu eta ekaitza izan genuen.
Ekaitzaren ostean dator barea. Goizean egunona
Fuji mendiak eman zigun Yamanako lakuaren atzean.
Fuji Japoneko mendirik altuena
da 3.776 metrorekin. Sumendia denez eta inguruan itzala egingo dion beste mendirik
ez duenez, izugarri dotore agertzen da eta toki askotatik argi ikus daiteke.
Sekulako presentzia duen mendia da.
Hurrengo egunean Fuji inguruko birari ekin genion eta zinez malkarra izan zen
ibilbidea. Malda gogorrak izan genituen Motosu
lakurako bidean.
Motosu lakuaren ondoan gaua pasa eta hurrengo goizean, Shoji lakuaren ondotik pasatzerakoan, agur beroa eskaini zigun Fujik. Bere ingurutik bagindoazen eta
eder asko agertu zitzaigun.
Guk, ohi dugun bezala, argazki batekin eskertu
genion bere adeitasuna.
Fuji utzi eta jaitsiera luze baten ostean Matsumoto hirirantz jo genuen mendiz inguraturiko bailara zabal
batitik doan bide nagusitik.
Hori bai, bide nagusia utzi bezain pronto
sekulako txokoak aurki daitezke. Bero handia egiten du eta errekak primeran
datozkigu, egun osoko izerdiaren ostean, bainu freskagarri bat hartzeko. 30
gradutik gora egunero.
Matsumotora iritsi aurreko egunean Keiko
ezagutu genuen. Nekazaritza organikoa lantzen du eta, gu errepidean ikusita,
bere etxera gonbidatu gintuen tea hartzera. Tea hartu eta tipula, azenario,
kalabazin, patata, leka eta sardina lata batekin irten ginen bere etxetik!
Arigato gozaimasu.
Matsumoto aurretik azken lakua: Suwa.
Esan digutenez Japoneko bigarren
lakurik handiena da.
Matsumotoko tokirik ezagunena bertako gaztelua da. 1.593 eta 1.594. urteetan
eraikia gazteluko berezko egurra erabiliaz zaharberritu zuten. Ederra benetan.
Matsumoton gaude orain. Egun batez atsedena hartu eta Japoneko Alpeak bezala ezagutzen diren mendietara joko dugu bertako
paisaiaz gozatzera.
TOKYO
Últimamente las
ciudades han sido el centro de nuestras visitas: Chengdu,
Kuala Lumpur y Tokyo, una de las ciudades más grandes
del mundo, que cuenta con grandes rascacielos en su centro
neurálgico, rodeados a su vez por un ir y venir de personas y de
automóviles. Aunque en un principio nos daba cierto miedo lo que nos
podíamos encontrar, nos hemos sentido muy cómodos en Tokyo,
ya que el perfecto orden y organización que caracteriza a los
japoneses nos ha sido de gran ayuda.
La verdad es
que cuando ves a tanta gente pululando a tu alrededor acabas
sintíendote como una hormiga. Siendo así, para nosotros ha
resultado más fatigoso el incesante ritmo de la ciudad que el de las
bicicletas.
Pero no todo
es modernidad en Japón, en nuestra visita también encontramos
antiguos templos restaurados, como el de Asakuso.
Sin embargo, lo que más nos ha gustado de Tokyo
ha sido la cantidad de bicicletas que hemos visto. Aunque se trata de
una ciudad enorme, mucha gente utiliza la bici para ir de un lado a
otro, y a pesar de que pueda parecer lo contrario, coches, peatones y
ciclistas circulan en armonía por esta gran ciudad. Ésto nos ha
dado qué pensar... tal vez la clave del asunto radique simplemente
en el respeto mutuo.
El motivo
principal por el cual nos hemos movido tan tranquilos por Tokyo
se llama Andreas,
al que conocimos junto a otros tres alemanes en Myanmar.
¿Quién nos iba a decir hace seis meses que a día de hoy íbamos a
estar en Tokyo
alojados en su casa? Después de pasar cinco días con él, llegó a la
hora de despedirnos y siendo una buena cena la mejor manera de hacerlo y estando en Japón, optamos por el sushi como
acompañante para la despedida.
Muchas gracias Andreas, ¡hasta la vista!
JAPONEN, NATURAZ GOZATZEN
Muchas gracias Andreas, ¡hasta la vista!
JAPONEN, NATURAZ GOZATZEN
Matsumoto atzean utzi eta bigarren mailako errepideetan zehar mendialdean barneratu ginen bete-betean.
Japoneko gauzarik onenetarikoa errepideen egoera bikaina da. Errepiderik galduenean ere asfaltoaren leuntasunaz goza dezakezu.
Etengabe aurkitu dugu ura: errekak, ibaiak, ur-jauziak, lakuak edota gizakiak eragindako urtegiak.
Japoneko Alpeetako Noyumi mendatearen gaina izan da gure Japoneko punturik garaiena 1.672 metrorekin.
Malda gogorrak izan ditugun arren batzuetan tunelek mendia zulatu eta bidea lauagoa egiten dute. Ongi argiztatuak egon arren tunel batzuk oso luzeak dira eta ez da sentsazio atsegina zulo hauetan sartzea.
Irteerarako biderik motzena adierazita dago. Baina erdian zaudenean, ezker edo eskuin?
Takayama herria ezagutzeko geldialdia egin genuen. Garai bateko estiloa mantentzen dute bertako zenbait kale eta etxek eta turista japoniar dezente hurbiltzen da bertara.
Takayama ikusi eta gaua inguruko mendialdean eman genuen Utsueshi Juhachi ur-jauzien ondoan.
Takayamatik Shirakawa-go herrixkarantz gindoazela, Amo mendatean, aurkitu genuen Japoneko biderik aldapatsuena. Gorako bidean nahiz beherako bidean.
Shirakawa-go herrixka ezaguna da Japonen bertako etxeengatik. Nahiz eta berrituta egon antzinako estrukturak mantendu dituzte eta oso bereziak dira; Teilatutik oinarriraino egurrezkoak. Guri Asterix eta Obelixen herrixka zetorkigun burura.
Japoniarren zaletasun batzuk ezagutzeko aukera izan dugu bidean. Beisbola da hemen kirol nagusiena eta helduak eta gazteak askotan topatu ditugu beisbolean.
Arraina hain gustuko izanda arrantzaleak ere nonahi aurkitu ditugu, bai errekan bai lakuan.
Motoz bidaiatzea. Errepidean motorzale ugari topatu dugu bidaiatzen. Sekulako mototzarrak dituzte guztiek baina gehien ikusi ditugunak Harley Davidson dotoreak izan dira. Hori bai, honako hau izan da guztietan harrigarriena. Makarra samarra tipoa.
Shirakawa-gotik aurrera egin eta Kuzuryu urtegira iritsi ginen.
Gauean sekulako euri zaparrada bota eta hurrengo goizean gure ondasun guztiak lehortzen jarri behar izan genituen. Ordutik aurrera gure kanpin-denda babesteko aterpetxoa bilatu dugu egunero, baita aurkitu ere!
Tokyotik Osakarako bidean ia egunero kanpin-dendan lo egin dugu. Japonen lo egiteko ostatuak oso garestiak dira eta kanpin-denda jartzeko toki aproposak ez dira falta. Komunak oso garbiak, mahaiak eta aulkiak, teilatutxoak… herrietako parkeetan kanpatuta ere inork ez digu ezer esan. Gau batean, 23:00ak inguruan lo geundela, polizia hurbildu zitzaigun eta nortzuk ginen ikusi ostean “good morning” esanaz agurtu ziren.
Ono herritik gertu Hokyoji tenplua bisitatu genuen. Basoan txertatuta dago 1.300. urtean sortutako tenplu eder hau eta bertan bizi diren hamar monje budisten gonbitea jaso genuen tea beraiekin hartzeko.
Bilera motz bat egin ondoren bukaeran aurkezpen ofiziala ere egin ziguten.
Shunki monjea izan zen gure gida.
Tenplua utzi eta berehala 60 metroko Ryusoya ur-jauziarekin topo egin genuen.
Gure hurrengo helburu nagusia Biwa lakua zen, Japoneko lakurik handiena. Zein ingurune ederra!
Asko gozatu dugu lakuaren inguruan bizikletaz eta, japoniarrak bezala, baita bainua hartzen.
Ilunabarra Biwa lakuan
Ia Asia osoan bezala, arroza edonon.
Biwa lakutik oso gertu dago Kyoto hiria eta bertara jo genuen jarraian. Hiri handia izan arren oso toki atsegina da Kyoto eta lasai asko ibili ginen hirian zehar bizikletaz bertako txokoak ezagutzen. Eraikin zahar ugari dago hiri osoan zehar, guztiak oso ongi zainduak.
Merkatua
Musika tradizionala
Familia honek bezala jende askok jazten du jantzi tradizionala Kyoton, kimonoa.
Kyoton gehien gustatu zaiguna arratsaldero hiri erdian dagoen ibai ertzeko giroa da. Kyototar ugari hurbiltzen da bertara lasai egotera, erlaxatzera, solasean aritzera…
Kyototik egun bakarrera geneukan gure Japoneko azken geltokia, Japoneko bigarren hiririk handiena, Osaka.
Gure bizikletak hegazkinean sartu behar ditugun bakoitzean lan gogorra izaten dugu aurretik: kartoizko kutxak bilatzea. Behin kutxak lortuta Osakako kaleetan zehar garraiatu behar.
Osakan topatu dugu Japoneko altxorrik handienetako bat, Bang Kwansak eta Ono Sanae bikotea. Kwansak hego-korearra da eta Sanae japoniarra. Kwansak txirrindulari amorratua da eta beraien etxeko ateak parez pare ireki dizkigute.
Izugarria izan da eskaini diguten laguntza guztia eta beraiekin eman ditugun hiru egunak ahaztezinak izan dira. Agurra, nola ez, afari oparo batekin egin dugu : Sushia. Zoragarria.
Izugarria izan da eskaini diguten laguntza guztia eta beraiekin eman ditugun hiru egunak ahaztezinak izan dira. Agurra, nola ez, afari oparo batekin egin dugu : Sushia. Zoragarria.
Bihotz-bihotzez, eskerrik asko, arigato gozaimasu, thanks, gracias…
AGUR JAPON
Hasierako planetan ez bazegoen ere patuak Japonera ekarri gaitu eta izugarri gozatu dugu. 25 egun eman ditugu bertan eta 1.165 kilometro izan dira bizikletaz egindakoak, errepide bikainetan baina uste baina malda gehiagorekin. Ezusteko ona eman digu natur ikuspuntutik. Oso berdea izan da gure Japon eta hiri erraldoietatik at basoek eta mendiek etengabe inguratu gaituzte.
Zer esan lasaitasunaz. Ziurtasun osoz bidaiatu dugu uneoro. Seguruenik, bidaia osoko herrialderik lasaiena izan da guretzat. Bizikletak lotu gabe edonon uzteko aukera, edozein txokotan lo egiteko aukera… askoz atseginagoa da horrela bidaiatzea.
Eta aldaketa, sekulako aldaketa suposatu du guretzat hona etortzeak. Aberatsak izatetik txiro izatera pasa gara bat-batean. Orain arte egon garen herrialdeetan bizitza maila gurea baino baxuagoa izan da eta Japonen, aldiz, bizitza maila gurea baino dezente altuagoa da eta gauza asko oso garestiak. Horregatik, hemen, bi gauetan bakarrik ordaindu dugu lo egiteagatik eta, bidaia osoan ez bezala, ia egunero kanpin-denda jarri dugu. Sukaldearekin berdin. Goizero gosaltzeko gure gosaria prestatu eta ia gauero espagetiak prestatu ditugu. Zeinen onak!!!
Aldaketa hauek asko aberastu dute gure bidaia eta horregatik sekulako irribarrearekin agurtzen dugu herrialde hau. Gora Japon!
Orain oporraldia Filipinetan.
Orain oporraldia Filipinetan.